Aguraingo Sapem plantaren behin betiko itxierak hamar bat langile kalean utzi ditu

2020/06/30
Sei hilabete baino gehiago igaro dira enpresa komiteari Aguraingo Sapemeko plantaren itxiera jakinarazi ziotenetik. Jakinarazpena ustekabean egin zen, gabonetan eta inolako justifikaziorik gabe.

 

Denbora eta pandemia tarte honetan, Arcelor Mittal Taldeak halabeharrezko ERTE bat aurkeztu du Estatuan (Administrazioak ezezkoa eman zion ERTE horri), eta, ondoren, arrazoi objektiboengatiko ERTE bat. ERTE horrek 2009tik aplikatzen ari zen ERTEa ordezkatzera dator, eta nabarmen okertzen ditu aurretik zeuden baldintzak.

 

Bada, ekainaren 29an enpresako zuzendaritzak jakinarazi zuen Aguraingo Sapemeko lantegia 2020ko uztailaren 31n itxiko dela, beranduenez. Horren ondorioz 10 langile langabezian geratuko dira, bizitzen ari garen osasun- eta ekonomia-krisi betean. Egoera horren arduradun bakarra enpresako zuzendaritza da; ez ditu hamar langile inguru horien gertuko plantetan birkokaktzeak negoziatu izan nahi.

 

ELAk enpresako zuzendaritzak hartutako erabakia gaitzetsi nahi du; argi dago enpresak langileak kalean utzi nahi dituela eta, are mingarriagoa dena, zaratarik gabe egin nahi duela. “Arcelor Mittalen funtzionamenduaren beste adibide baten aurrean gaude: lanpostuen suntsiketa, ERTE bat indarrean dagoen bitartean. Enpresak langileak Agurain inguruko lantegietan birkokatzeko gaitasuna duela uste dugu”.