AHT-ren kontrako manifestazioa Lautadan

Ekainak 23an manifestazio jendetsua egin zen Agurainen, AHTrik ez esan eta Lautadan lan egin eta zoriontsu bizitzeko Tren Sozial bat aldarrikatuz.
Ehunka pertsona bildu ziren larunbatean Agurainen AHT-rik EZ Lautada plataforma herritarrak deituta. AHTren eredua erabat antisoziala, ekologiaren aurkakoa eta arlo ekonomikoan xahutzailea dala salatu zuten, inon geldituko ez den eta Lautadan inolako zerbitzurik emango ez dien trenaren proiektua kontra agertuz. Abiadura Handiko Trenaren aurrean egungo trenbidea modernizatu eta hirugarren errail bat gehitzea da Lautadako biztanleek defendatzen duten alternatiba.