GUREAK ARABA
Akordioa KPIari lotutako sodata igoerekin

Arabako Gureak enpresako 2021-2024 urteetako hitzarmena sinatu du ELAk, enpresako langile batzordeko gainontzeko kideekin batera (ELA 4, ESK 4, UGT 3, LAB 2). Gasteizko Ali-Gobeo industrialdeko enplegu zentro berezia da Gureak eta 300 bat langile ditu. Lortutako hobekuntzen artean daude soldatetan KPIari lotutako igoerak, lanaldietan Eroskin lan egiten duetenek hiru larunbata libratuko dituzte derrigorrez, edo kategorien zehaztea .
ELAk positibotzat jotzen du akordioa, bai edukiengatik, bai akordioa lortzeko urratutako bidearengatik. Izan ere, akordioa erdiestea ez da erraza izan. 24 hilabetez luzatu da borroka, pandemiak negoziazioa geldiarazi du eta inflazio handiak baldintzatu du negoziazioa.
Horregatik, ELAk plantillaren jarrera aktiboari balioa eman nahi dio, sindikatuaren inkestak betez, asanbladatara joanez, kontzentrazioetan parte hartuz... jardu duelako.
Akordioa lortu arren, ELAk garbi du oraindik oso urrun gaudela enplegu zentro berezietako prekarietatea desagerraraztetik. Ildo horretan jarraituko du lanean sindikatuak, negoziazio kolektiboaren bidez zein bestelako bideetatik.