La Vitoriana okindegiak

Akordioa lortu dute KPItik gorako soldata igoerekin eta hobekuntza nabarmenekin

2024/01/16
ELAk eta ESK-k akordioa lortu dute Arabako La Vitoriana okindegietan eta KPItik gorako soldata igoerak lortu dituzte (%13 ingurukoak), baita plusen igoerak ere. Hitzarmenak 2019. eta 2025. urteetarako indarraldia izango du, eta astebeteko mobilizazioen eta greben ondoren iritsi da. Araban erreferentziazko okindegia da La Vitoriana eta 70 bat behargin ditu. Hobekuntzen artean, langileentzat 600 euroko konpentsazio ordainsaria dago. Kategoria baxuenen gutxieneko soldata 3.000 euroan igoko da hitzarmenak indarrean dirauen bitartean. Lanaldia 34 ordu murriztuko da, eta eguneko atsedenaldia 15 minututik 20ra luzatuko da. Horrekin batera, hautu libreko bi egun izango dituzte. Ezintasun iragankorreko kasuetan ere osagarria eta iraupena hobetuko dira. Era berean, langileek ordaindutako baimena izango dute senideak medikuaren kontsultara laguntzeko.

Sindikatuek azaldu dute ez direla itxi mahai gaineran zeuden gai guztiak. Bihar bertan, urtarrilaren 17an, epaiketa dago 2023ko abuztuan gertatutako kaleratze bat baliogabetu dezaten eskatzeko. Halere, argi daukate prekaritatearen aurkako aurrerapauso garrantzitsuak lortu direla. Kontuan hartu behar da sektore honetan ez direla baldintzak berritu 2018tik, azken urteetan irabaziak izan dituzten arren.