CEVA Logistics (Gasteiz)
Akordioa lortu dute % 17ko soldata igoerekin eta datorren asterako aurreikusitako greba bertan behera utzi dute

CEVA Logistic enpresako zuzendaritza eta langile batzordea (5 ELA, 3 UGT, 2 EKINTZA, 1 LAB, 1 CCOO, 1 independientea) akordio batera iritsi dira, eta gaur, maiatzaren 23an, langileek asanblean onetsi dute. 270 langilerekin, Mercedesen hornitzaileetako bat da CEVA Logistic. Bada, akordioari esker, datozen hiru urteetan %17ko soldata igoerak izango dituzte langileek. Beraz, plantillaren erosahalmena bermatuko du akordioak. Gainera, klausula berri bat gehitu da enpresa behartzen duena antzinatasun handiagoaren irizpidea lehenestera behin-behineko langileen artean kontratazio mugagabeeak egiteko. Lan osasunaren arloko hobekuntzen artean, aipatzekoa da soldata osagarriak handituko direla aldi baterako ezintasunen kasuan. Eta langile guztientzat urteko garraio laguntza ere jaso da akordioan.
https://www.ela.eus/eu/gasteiz/albisteak/akordioa-lortu-dute-17ko-soldata-igoerekin-eta-datorren-asterako-aurreikusitako-greba-bertan-behera-utzi-dute
https://www.ela.eus/eu/gasteiz/albisteak/akordioa-lortu-dute-17ko-soldata-igoerekin-eta-datorren-asterako-aurreikusitako-greba-bertan-behera-utzi-dute/@@download/image/cevas.jpeg