Akordioa Röchling Automotive Araian

2021/10/19
Hainbat bilera egin ondoren, Röchling Automotive Araia SLUren (Araba) 2021-2022-2023 urteetarako enpresa-hitzarmenaren negoziazioan akordio bat lortu da. Akordioak hobekuntza garrantzitsuak jasotzen ditu, besteak beste, txanda-kontraturako eskubidea; atsedenaldiaren erregulazioa; lanaldiaren murrizketa; soldata-igoera; eta bajen osagarria. ELAk, enpresan gehiengoa duen sindikatuak, positibotzat jo du lortutako akordioa, eta hobekuntza horiek are garrantzitsuagoak direla azpimarratu du, osasun-krisi betean eta txip erdieroaleen krisi betean gertatu direlako.

Hitzarmenak hobekuntza hauek jasotzen ditu:

Txanda-kontratua: lehen ez zen eskubide hori aurreikusten, baina orain 61 urtetik gorako langileak sartu ahal izango dira txanda-kontratuan.
Atsedenaldiak: atsedenaldiak erregulatuko dira mugimendu errepikakorren ondorioak arintzeko.
Lanaldia: 1.712tik 1.696ra murrizten da urtean.
Soldata-igoera: 2021erako % 2 (2020ko KPI negatiboa); aurreko urteko estatuko KPI + % 1,5 ( % 1,5 bermatuta) 2022 eta 2023 urteetarako.
Bajen osagarria: gaixotasun arruntagatiko bajak ere % 60raino osatuko dira.

Era berean, ELAk nabarmendu du hitzarmenak blindaje-artikulu guztiak jasotzen dituela lan-erreformaren aurrean, eta ziurtatu du urratsak ematen jarraituko duela lan-erreforma Euskal Herrian ezerezean geratu arte.