Akordiorik gabeko ERTEa Aernnova Aeroestructurasen
Enpresa saiatu zen negoziaketa nahasten 8 eguneko baimenarekin eta irteera eta sarrera txanda aldaketekin. Horren aurrean ezetz esan genuen eta ahalik eta inpaktu gutxiena izango zukeen ERTEa eskatu genuen.
Proposamenak elkarbanatu genituen negoziaketetan baina ez ziren enpresak onartuak izan eta akordio gabe itxi nahi izan zuen enpresak. Dena dela, postura aldatu zuen eta txanda aldaketak negoziaziotik kendu zituen. Azken saiakera bat egin genuen akordiora iritsi ahal izatekom, baina enpresak ez zuen enplegua bermatu nahi eta ez zen akordio batera iritsi. Horrela, a 262 pertsonentzako izango da txostena, maiatzaren 18tik urte bukaerarate.
Hurrengo egunean enpresak ERTEa aurkeztu zuen eta lan-baldintzen funtsezko aldaketa batekin lan-txandei dagokienez. Horrela ikusi aha izan dugu enpresak ez zuela akordiorik egin nahi eta nahi zuena aurkeztu zuela.
Berresten dugu enpresaren aurrean langileon batasuna behar dela enpresari aurre egiteko, non ELA beti kokatuko den. Eta arbuiatzen ditugu Batzorde barneko gaiak publikora bidaltzeari, enpresaren aurrean langileek duten indarrari bakarrik kalte egiten diolako.