tubos reunidos (amurrio)
Aldi Baterako Erregulazio Espedientea gaitzetsi du ELAk

Tubos Reunidoseko Zuzendaritzak Amurrioko Enpresa Batzordeari jakinarazi dio kontratuak eteteko beste ABLE bat aurkeztu duela. Azken ERTEa 2024ko abenduan bukatu zen. Kontsulta aldiko lehen bilera uztailaren 8an izango da. Enpresako zuzendaritzak ez die informazio gehiago eman langileen ordezkariei.
ELAk, Batzordean gehiengoa duen sindikatuak (ELA 8; UGT 5; LAB 4; ESK 2; CCOO 2), uste du enpresak aldi baterako lan erregulazioko mekanismoez baliatzen jarraitzeko estrategiarekin jarraitzen duela, enpresako langileen baldintzak ahultzeko, etekinak maximizatzeko helburuarekin, onura handiak dituen enpresa izanagatik ere.
ELAk horrelako enpresa estrategiak errefusatzen ditu, galerak sozializatu eta onurak pribatizatzen baititu.