Altan Bernedoko langileek greba mugagabean jarraitzen dute Enpresa Hitzarmen bat lortzeko

2022/01/20
Urtarrilaren 20an, Altan Bernedoko langileek elkarretaratzea egin dute Arraia-Maeztu, Kanpezu eta Bernedoko udaletxeen aurrean; langile hauek greban daude azarotik. Helburua da Arabako Mendialdeko Koadrilak enpleguari eustea eta enplegu horrek baldintza duinak izatea. Altan Bernedo (Biomendi) inguruko enpresarik garrantzitsuena da.

Horren aurrean, urtarrilaren 20an elkarretaratzea egin dute Arraia-Maeztu, Kanpezu eta Bernedoko udalen aurrean. Altan Bernedo (Biomendi) inguruko enpresa bakarrenetakoa eta handiena da, eta herri horien babesa eskatu dute. Helburua da Arabako Mendialdeko Koadrilak enpleguari eustea eta enplegu horrek baldintza duinak izatea. Gogoan izan behar da Biomendiri eman zitzaion diru publikoa, enpresa bertan kokatu eta inguruan enplegua sortzeko.

Bitartean, langileek argi dute, eta Enpresa Batzordeak borrokan jarraituko du Enpresa Ituna KPIaren igoerekin Enpresa Hitzarmen bihur dadin. Ez dute onartuko lan-baldintzak okertzea eta Kimikaren Estatuko Hitzarmenaren baldintza txarrenetan sartzea.

Greba mugagabea oso jarraitua izaten ari da langileen artean azarotik, produkzioko, I+G+Bko, mantentze-lanetako, biltegiko eta kalitateko langile finkoen % 100ekin, baita behin-behineko langileen artean ere.