ZERBITZU PUBLIKOAK
Amvisaren xantaien aurrean, jendearen arretarako langileek mobilizazioekin jarraituko dute irailean
Gasteizko Udaleko uren enpresa publikoko jendearentzako arretako langileek greba egin dute uztailean. Lanaldi partzialean lan egiten dute, Bizkaiko bulegoen hitzarmena aplikatzen zaie, 2011z geroztik berritu gabe dagoena, eta gehiegizko lan-karga eta milaka erabiltzaileri behar bezalako arreta emateko langile falta jasaten dute.
Uztailean, Gasteizko Udala eta Amvisa ez dira harremanetan jarri langileen ordezkariekin, baina bi bilera egin dira zerbitzua kudeatzen duen enpresarekin.
Bilera horietan, enpresak negoziazio kolektiboa bahitu du; izan ere, edozein negoziazio egiteko baldintza izan da pertsona batzuek auzitegietan dituzten banakako demandak erretiratzea grebaren aldarrikapenen artean ez dauden gaiei buruz, horrela kolektibo osoarentzako negoziazioa saihestuz.
Gasteizko Udalaren adostasunarekin, enpresak xantaia egiten dio langileen kolektiboari. Egoera horren aurrean, mobilizazioekin eta grebekin jarraitzea beste aukerarik ez dago.
ELAk Gasteizko Udalari exijitu dio behingoz buka dezala prekarietate horrekin, xantaiez eta aitzakiez haratago, eta has dadila serioski negoziatzen.