Apirilaren 25ean Konfederalismo demokratikoa eta Jineolojî inguruko tertulia gauzatuko da Gasteizen

2022/04/21
Datorren astelehenean Jineolojî taldeko (kurdistateko emakume taldea) kide batekin egoteko aukera izango dugu ELA Gasteizen.

Dinamikaren baitan jorratuko diren gaiak anitzak izango dira, baina batzuk azpimarratzearren kurdistaneko mugimendu politikoa, konfederalismo demokratikoa, emakumeen askapena, JineolojÎ eta sindikalismo feminista izango dira. Hau guztia aurreko lokalean izango da, Manuel Iradier 34, goizeko 10etatik 12 etara. 

Ekintza ez-miztoa izango da, hau da, emakumeentzako soilik egingo den bilera da. Bertan partehartu nahi izatekotan eskertuko genuke aurrez inskribitzea, horretarako mullibarri@ela.eus korreora email bat bidali. 

 

Animatu!

 

Sindikalismoa feminista izango da ala ez da izango!!