Arabako AP-1 autobideko langileen mobilizazioa hitzarmen hobea aldarrikatzeko

2021/08/20
AP-1 autobideko Arabako langileak astero mobilizazioak egiten hasi dira Luko eta Etxabarri-Ibiñako ordainlekuetan, hitzarmen duin bat lortzeko. Langileek eskala bikoitzak eta lan-baldintzak salatu dituzte, eta azpimarratu dute Aldundiarentzat azpikontratatuta lan egiten duten pertsonek baldintza okerragoetan dihardutela.

ELAk salatzen duenez, langileen zati handi bati ez zaio dagokion hitzarmena aplikatzen. Aldundiak azpikontratatutako enpresa batean lan egiten dutela aitzakiatzat hartuta, eraikuntzako hitzarmena aplikatzen zaie, AP-1eko langileei aplikatu beharko litzaiekeen hitzarmena baino askoz baldintza okerragoak dituena.