Arabako egoitzetako langileek beren lan-baldintzak erre dituzte San Juan bezperan

2021/06/23
San Juan bezperan, Arabako egoitzetako langileek, lurraldeko egoitza eta etxebizitza komunitario pribatuen lehen hitzarmen probintziala negoziatzen hasteko greban daudenek, euren "baldintza lotsagarriak" erretzeko plantak egin dituzte Gasteizko su batean, eta gatazka konpontzeko inplikazioa eskatu diote Arabako Foru Aldundiari.

Hamabosgarren greba egunean, gogorarazi dute arretarako langileen ratioak ez direla nahikoak, 1.792 orduko urteko lanaldia dutela eta 1.000 € baino gutxiagoko soldata dutela.

Era berean, salatu dute zentro gehienetan lan ugari egin behar izaten dituztela (garbiketa, sukaldea, erizaintza, laguntzaileak...); laneko bajetan errekonozimendurik eza dutela eta kontziliatzeko zailtasunak dituztela.