Arabako erresidentzien negoziazioa mahaia osatzen hasi dira

2021/09/21
2021. urteko irailaren 21a egun historikoa da Arabako erresidentzientzat. ELAk denbora luzez eskatu legez, eta bi urte baino gehiagoko borrokaren ondotik, negoziazio mahaia osatzeko aurreneko bilera egin da. Patronala prest azaldu da mahai horretan parte hartzeko, orain arte ez bezala.

Sindikatuei dagokionez, ELAk izango du ordezkaritzaren zatirik handiena, %65a. Patronalaren aldetik ez da osaketa finkatu. Oraingoz, Lares, Geska eta Creako ordezkariek parte hartuko dute, baina gehiago ere izango dira mahaian. Izan ere, ELAren presioengatik patronala jabetu da negoziazio mahaia osatuko dela, eta bertan egon nahi dutela adierazi dute. Horregatik, urriaren 13an PRECOn egingo da berriro bilera, eta patronalaren osaketa finkatuko da, ziurtatu dutenez.