Arabako Etxeko Laguntza Zerbitzua

Arabako Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek elkarretaratzea egin dute sektorearen erosteko ahalmenaren galera salatzeko

2025/01/27
Langileek jendaurrean salatu dute Udalak atzeratu egin dituela 2024ko otsailean aurreikusitako esleipenak eta eraginkortasun mugatuko hitzarmena sektorean sortzen ari den kaltea.

Arabako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko, tutoretzapeko etxebizitzetako, etxebizitza komunitarioetako eta esku hartze sozioedukatiboko (SISE) langileek elkarretaratzea egin dute gaur, urtarrilak 25 larunbata, 17:00etan, Gasteizko Virgen Banca plazan.

Kontzentrazio honetan, gisa horretako bigarrena dena, Etxez Etxeko Laguntza zebitzuak Araban pairatzen duen prekarietatean jarri nahi du arreta. Gutxiengoan dagoen hitzarmen bat sinatu ondoren, prekarietateak nabarmen egin du gora sektorean. Hori guztia beste aldera begiratzen duten erakunde publikoen oniritziarekin.

Besteak beste, sektore honetako langileei oraindik ez zaie soldataren % 13a igo 2024an egin behar zenean. Era berean, kilometroen ordainsaria igo gabe jarraitzen du. Beraz, plantillak erosteko ahalmena nabarmen galtzen ari dira.

Lan osasunaren prebentzio falta ere prekarietate foku bat da. Gutxiengoan sinatutako hitzarmenean ez zen batere hobetu lan osasuna, eta langileak nabaritzen ari dira. Langile asko gaixo joaten dira lanera, ez da lanpostuaren baloraziorik egiten eta, gainera, laneko gaixotasun eta lesio kroniko asko daude, halakotzat hartzen ez direnak.

Kontzentrazio honekin sektoreak nahikoa dela eta borrokatzeko gogoa duela esan du. ELAtik sektore feminizatu eta arrazializatuenetako honekin dugun konpromisoa berresten dugu. Sektorearen mobilizazioa bilatzen jarraituko dugu, lan-baldintzak hobetzeko borroka egiteko.