Arabako Kirol Jardueren patronalak negoziazioa blokeatzen jarraitzen du, maiatzaren 10eko grebaren atarian

2022/05/04
ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk salatu dutenez, maiatzaren 10ean greba iragarri arren, Arabako Kirol Jardueren patronalak ez du negoziatu nahi. Hala baieztatu dute sindikatuek gaur, maiatzak 4, PRECOn egindako bileraren ostean. Bertan, patronalak ez du proposamen berririk jarri mahai gainean. Eztabaida sutsu baten ondoren, eta akordioetara iristeko borondaterik ez dagoela egiaztatu ondoren, sindikatuek amaitutzat eman dute bilera. Beste behin ere, ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk negoziatzeko borondatea dutela baieztatu dute, baina adierazi dute beste aldetik proposamen serioak jasotzen ez dituzten bitartean, langileek greba deialdiarekin jarraituko dutela, beren lan baldintzak hobetzeko irtenbide bakarra baita.

Gauzak horrela, grebara deitu dituzte langileak.