Arabako metalean lehengo lepotik burua

2019/01/24
Arabako Metaleko Hitzarmenaren mahaiaren bilera berri bat egon da urtarrilaren 24ean; bertan patronalak sindikatuek aurkeztutako plataformei erantzun bat eman behar zien. ELAk iraganarekin guztiz apurtzea eskatu bazuen ere (edukietan eta forman) badirudi patronalak ez daukala baldintzak hobetzeko eta gehiengoak errespetatzeko inongo asmorik. Gainera, bere proposamenean harago doa, hitzarmen estataleko baldintzak Arabako markoan sartuz.

Dena dela, ulertzen dugu negoziazioa hasi besterik ez dela egin eta jarraituko dugu patronalari eta beste sindikatuei (sektorean %30 baino ez direnak), negoziazioa serio har dezaten eta beren exijentziak igo ditzaten errebindikazioak gutxieneko onargarri bat izateko.

Horregatik, ELAtik jarraituko dugu borrokan hitzarmen honen emaitzak Arabako metaleko sektoreko soldaten errealitatera ekartzeko, sortzen den aberastasuna banatzeko: benetako igoera errealekin, eta, ez borondatezkoak; eta, neurri sozialak bizitza erdigunean jartzen dutenak eta bizi dugun errealitateari egokituta.

ELA momentu oro dago prest, eta horretan tematuko da, Arabako Metalean duen gehiengoa mahai gainean jartzen Hitzarmen erreal eta duin bat izan dezaten sektoreko langileek, benetan merezi duten bezala.