Arabako Metaleko Hitzarmenaren Negoziazio Mahaia osatu da

2018/11/29
Azaroaren 28an Arabako Metaleko Negoziazio Mahaia osatu da, enpresetako ordezkaritza kontuan izanda dagokion parte-hartzea zehaztuz. Enpresarien aldetik 13 ordezkari SEAk, eta alde sindikaletik 6 ELA, 3 UGT, 2 CCOO eta 2 LAB.

Azaroaren 16ean izan zen UGTk Eraginkortasun Mugatuko Ituna salatu osteko lehen bilera, SEA eta CCOOrekin batera sinatutako ituna, %33 eskaseko ordezkaritza sozialarekin. Ituna 2017 abenduaren 31ean iraungi zen.

Hitzarmen Probintzial baten alde lan egiteko konprometituta dago ELA, Arabako Metaleko langileen baldintzak duintzeko. Prekarietatearekin amaitu nahi dugu, oso larria dena bereziki emakume eta gazteen artean; kontratazioan dagoen iruzurrarekin eta behin-behinekotasunarekin; baita soldata igoerak lortu ere, kontuan izanik sektoreak duen aberastasun handia, Patronalak behin eta berriz gogorarazten duena, eta langileek beren lanarekin sortzen dutena, era justu bateago batean banatzen den.