Arabako osasun-zentroetako langileek kontzentrazioa egin dute, asistentzia-presioaren gorakada eta baliabide falta salatzeko

Gogorarazi dutenez, osasun-larrialdi berri honekin eta intzidentzia gero eta handiagoarekin, Lehen Mailako Atentzioko langileek langile kopuru berarekin lan egiten jarraitzen dute, eta, zenbait unetan, behargin gutxiagorekin ere.
Era berean, pandemiaren seigarren olatuan, Gotzone Sagarduy Osasuneko sailburuak “larriak ez diren Lehen Mailako Arretako kontsultak” atzeratzea deitoratu dute; izan ere, horrek dakar gaixotasun kronikoak dituzten pazienteak ezin artatzea, herritarren arteko osasun-desberdintasunak areagotuz eta itxarote-zerrendak handituz.
“Soluzioa ez da osasun-zentroetako asistentzia murriztea, baizik eta giza baliabideak eta azpiegiturak handitzea, seigarren olatua osasun-zentroetatik kanpo kudeatzeko. Osasun zentroak gaixotasunak prebenitzeko daude, baina orain dela hilabete batzuk ezin dute halakorik egin”.
Lehen Mailako Arreta Batzordeak mobilizatzen jarraituko duela iragarri du, Arabako osasun-zentroetako asistentzia hobetzeko eta biztanleriak behar duen zerbitzua eskaintzeko: kalitatezkoa, integrala, hurbila eta doakoa.