Arabako SEA patronalak prekaritatearen aldeko apustua egiten du

2019/06/25
Zaharrak berri ekainaren 24an Arabako metaleko mahai negoziatzailearen bileran. Beste behin ere, prekaritate egoera aldatzeko patronalak duen interes eza salatu du ELAk.

Patronalak erakutsi duen jarrera onartezina dela salatu du ELAk; izan ere, ez du inongo planteamendurik egin aurretik zegoen eragin mugatuko hitzarmeneko lan baldintza eskasak hobetzeko. Gogoratu behar da gutxienengo batekin sinatua dagoela hitzarmena, eta errealitatetik kanpo dagoela bai soldatan aldetik, baita jardunaldia edota malgutasunaren aldetik ere. Bereziki larria da gehien sufritzen dutenen lan baldintzak blindatu nahi ez izana, horretarako subrogazio klausula sartuz.

Argi dago, beraz, hitzarmena berritzeko negoziazio hau estatalizazioa eta prekarietatea Arabara ekartzeko aitzakia eta aukera bat besterik ez dela SEArentzat, honen bitartez hitzamen probintziala edukirik gabe utziz pixkanaka pixkanaka.

ELAk argi utzi du lanean jarraituko duela Euskal Herriko langileen baldintzak berton negoziatu eta adosteko, baita metaleko sektoreko enpresetan sortzen den aberastasun izugarria era justu batean banatzeko ere.