Arabako sektore soziosanitarioko langileak foru aurrekontuen aurka mobilizatu dira

ELAren ustez, aurrekontu horien bidez, Aldundiak oztopatu egiten du negoziazio kolektibo errealaren aukera, hobekuntza ekonomiko eta sozialak baldintzatuz Foru Gobernuak berak hartzen dituen erabakietara, negoziazio-mahaietatik kanpo. Parte hartzen ez duten baina finantzazio faltarekin blokeatzen dituzten negoziazio-mahaiak.
Enpresa pribatuek Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gasteizko Udalarekin egindako kontratuen edo lankidetza-hitzarmenen bidez kudeatutako baliabide publikoez ari gara. Osasun-krisiaren ondorioak gehien pairatu dituzten baliabideak dira, eta baliabide horiek ez dute jarduera geldiarazi, publikoki aitortu baitzaie egindako lana, txaloka bada ere. Pandemian funtsezkoak izan dira, ezinbestekoak, orain ikusezinak dira.