Araiako Ferrovialeko langileek akordioa lortu dute, 37 eguneko grebaren ostean
ELAk akordio bat lortu du Ferrovialen, Araian. Akordioak hainbat hobekuntza jasotzen ditu: bost urtean 3.600 eurotik gorako igoera lanaldi osoko kontratu partzial guztien bihurketa gaindituz, ordaindutako norberaren aukerako 14 ordu urtean, plusen hobekuntzak, laugarren eta bosgarren taldeen ordainketa, eta laneko bajak % 100ean ordaintzea, maila edozein izanda ere, besteak beste.
Arabako enpresak funtzio logistikoak betetzen ditu Gasteizko Michelinentzat, eta greban zegoen otsailaren 3tik. Soldaten hobekuntzez gain, akordioan jasotzen da, halaber, laugarren egunetik aurrera aldi baterako langileak poltsa batean sartzea eta ABLEko langileek Ferrovialeko langileen baldintza berak izatea.
ELAk zoriondu egin ditu langileak, eta azpimarratu du "langileak sindikalizatu eta antolatzen badira Michelin eta Ferrovial multinazional handiei aurre egin diezaieketela eta hasiera batean ezinezkoak diruditen helburuak lor ditzaketela".