VITALDENT (FLORIDA KALEA, GASTEIZ)
Arrakasta ELAk deitutako grebaren lehen egunean

Florida plazako Vitaldent klinikan gaur hasi den greba arrakastatsua izan da, ELAk adierazi duenez. Deialdiak eragin handia izan du jardueran, eta bihar eta etzi jarraituko du, lehen hitzarmen kolektiboa negoziatzeko prozesuan benetako aurrerapausorik eman ez delako.
ELAk langileen prekaritatea salatu du, eta lan hobekuntzak aldarrikatu ditu, hala nola soldata igoerak, eskubideen aitorpena, lan denboraren antolaketa, Aldi Baterako Ezintasunagatiko osagarria, lan egutegia, norberaren aukerako egunak eta egonkortasun eta fidelizazio irizpideak. Enpresarekin hainbat bilera egin diren arren, ELAk uste du Zuzendaritzaren proposamenak oraindik ez direla nahikoak.
Langileak greba-deialdiko egun guztietan bilduko dira Florida pasealekuko 1ean dagoen enpresaren aurrean, 9: 30etik 10:45era, eta ondoren, 12:00etatik 13:00etara.