AMVISA (Gasteizko Udalaren Urak)
Arreta zerbitzuaren greba abenduan zehar luzatuko da

AMVISAko zuzeneko arretako bost langileak greban daude azaroaren 18tik. Orain arte, jarraipena erabatekoa izaten ari da, eta gutxieneko zerbitzuetan izendatutako pertsona bakarrik ari da lanean. Hala ere, negoziazioek blokeatuta jarraitzen dute eta, egoeraren aurrean, ELAk greba luzatuko du abenduan zehar.
Enpresa behin bakarrik bildu da azpikontratatutako enpresarekin greba hasi zenetik. Gasteizko Udalak eta AMVISAk ez dute inolako urratsik egin egoera konpontzeko: ez dute bilerarik deitu, eta ez dute ez langileekin ez ELArekin harremanetan jarri. Ez hori bakarrik, ELAk Lan Ikuskaritzan salatu duen bezala, Gasteizko Udalak greba eskubidea urratu du langileak legez kanpo ordezkatuz.
ELAk dokumentu bat bidali dio enpresari, akordiorako oinarriak jartzen dituena, eta enpresari, Amvisari eta, batez ere, Gasteizko Udalari gonbidapena egiten die negoziazio bilera bat proposa dezaten, gatazka honi amaiera eman ahal izateko. Bitartean, ELA herritar guztientzako zerbitzu publiko hobe baten alde borrokatzen jarraituko du.