Guggenheim Urdaibai
Urriaren 9an Guggenheim Urdaibai STOP plataformaren hitzaldia egongo da Gasteizen

Urriaren 9an, asteazkena, Salburuako Gizartetxean Euskal Herriko Karta Sozialak eta Guggenheim Urdaibai STOP plataformak hitzaldia antolatu dute arratsaldeko 18:30etan.
Horrez gain, gogoratu behar dugu Urdaibai inguruko eragile sozial eta sindikatuek mobilizazio ugari egin dituzte Guggenheim berri bat eskualdean eraikitzeko proiektuaren bidegabekeria salatzeko. Urriaren 19rako Urdaibaien eraiki nahi den Guggenheimen aurkako manifestazioa deitu da eta ELAk mobilizazio honetan parte hartzeko deia egin du. Bide beretik, behin betikoz proiektu hau bertan behera uzteko eskatu dio Euskao Jaurlaritzari.