Atusa Empresarial (Agurain) enpresak ELA eta LABen askatasun sindikalerako eskubidea urratu duela ebatzi du Justiziak

2021/12/20
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Atusa Empresarial kondenatu du, Agurainen (Araba), ELA eta LABi 25.001 euro ordaintzera – Kopuru hori sindikatu bakoitzari ordaindu beharko dio –, askatasun sindikalerako eskubidea urratzeagatik. Gatazka 2018an hasi zen, enpresan hauteskunde sindikalak egin zirenean. Hauteskunde horien ondorioz, enpresa-batzordea era legitimoan osatu zen (ELA 4, UGT 3, LAB 1, e, Independentea 1), hauteskundeak ez baitziren inoiz baliogabetzat jo. Hala ere, enpresak negoziazio-ahalmena ukatu edo oztopatu du, eta enpresa-itun bat sinatu du ELA eta LABen akordiorik gabe, batzordean gehiengoa izan arren. Orain, justiziak behartu egiten du enpresa bere jokabide antisindikala berehala uztera, eta 2018ko hauteskunde sindikalen emaitza errespetatzeko eskatzen dio.

ELAk salatu du enpresak ez duela errespetatu askatasun sindikalerako eskubidea, eta horrek oztopatu egin duela batzarrak normaltasunez egitea, eta, ondorioz, zaildu egin duela sindikatuek langileekin informazioa trukatzea. Horrela, ELA eta LAB behin eta berriz diskriminatu ditu.

ELAk azpimarratu du salaketak jartzen eta lanean jarraituko duela edozein praktika antisindikal ezabatzeko.