Azaroaren 25ean etorri gurekin manifestaziora!

2022/11/22
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunean ekitaldi konfederala izango dugu 10:30etan Agurainen. Arratsaldean, herri eta hiri gehienetan mobilizazioak egingo dira, gure kasuan, Gasteizen mugimendu feministak 19etan deitu du mobilizazioa San Anton plazatik, eta gu, ELAtik, elkarrekin joateko deialdia egin dugu.

Askotan ez dugu kiderik manifestazioetara joateko, gertukoak animatzen ez direlako edota ordutegiak bateraezinak direlako. Horregatik, gasteizko ELAko emakumeak deialdia egiten dugu 18:30etan Manuel Iradier 25eko lokalean elkarrekin joateko. Elkarrekim, indartsuagoak garelako.

 

Sindikalismoa feminista izango da, ala ez da izango.