Azaroaren 8an bilera feminista egingo da Gasteizko lokalean

2022/11/02
Jakinaren gainean egongo zaretenez Gasteizko ELAko emakumeak urte bat baino gehiago daramagu batzen, bilerak eta tailerrak egiten. Hori dela eta, dinamikarekin jarraituz eta azaroan emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna dela kontuan hartuz, azaroaren 8an bilera deitu dugu.

Bilera Gasteizko lokalean izango da eguerdiko 12etatik 14etara. Bertan egindako dinamikaz ez ezik buruan ditugun proiektuen inguruan ere hitz egingo dugu. Hortaz animatu eta batu iraultza feministara!

 

 Erasoen aurrean

antolatzen jarraituko dugu,

zuen matxismoaren gainetik

gure autodefentsa eratzen,

zuen misoginiaren gainetik

gure zaintzak sendotzen.