LAGUARDIAKO KUADRILLA
Beste hiru langile kontsolidatzeko aukera aitortzen duen sententzia irabazi du ELAk

ELAk, funtzionarioen zein lan kontratuko langileen ordezkaritza duen sindiaktuak, negoziatzeko bilerak egin zituen kuadrillako presidentearekin, plaza horiek 2022an argitaratutako eskaintzan sartzeko. Kuadrillako Batzarraren osoko bilkurak uko egin zion 3 plaza horiek deialdian sartzeari, nahiz eta sartu behar zirela zioten txostenak izan, legeriak* ezarritako baldintzak betetzen zituztelako. Ezezko horren aurrean, ELAk auzibidera jotzea erabaki zuen.
ELA pozik agertu da epaiarekin, negoziazio mahaian defendatutakoa berretsi baitu. Horregatik, kuadrillari eskatu dio neurri egokiak har ditzala hiru lanpostu horiek 2022ko eskaintzan sartzeko, eskainitako gainerako lanpostuekin batera.
*Iceta Legeak ezartzen du administrazioak hautaketa prozesuak egin behar dituela baldintza jakin batzuk betetzen zituzten lanpostuak finkatzeko, behin-behinekotasuna % 8ra murrizteko.