ARABAKO ERRESIDENTZIAK

Beste ikasturte bat bukatu da, lehen hitzarmen kolektiboa izan gabe

2025/07/16
ELAk elkarretaratzea egin du, Gasteizen, beste ikasturte bat igaro dela salatzeko, eta Arabako erresidentzia eta etxebizitza komunitarioen sektoreak hitzarmen probintzialik gabe jarraitzen duela salatzeko. Sindikatuak patronalak eta Arabako Foru Aldundia interpelatu ditu, horiek baitira sektoreko prekaritatea mantentzearen arduradunak. "Jasanezina da, 6 urte baino gehiagoko borrokaren eta greben ondoren, sektore horrek prekaritatean jarraitzea, are gehiago Gipuzkoan eta Bizkaian dauden baldintzekin alderatuta".

Sindikatuak atzerapausotzat jo du patronalen azken proposamena. "Sindikatuei eta erakundeei xantaia egin nahi diete onurak jasotzen jarraitzeko", salatu du. Gauzak horrela, ELAk Aldundiari eskatu dio aktibatu ditzala eskura dituen mekanismo guztiak egoera horrekin amaitzeko.