BIDEBERRI, lagunduta ez dauden adingabeak hartzeko gunea gainezka dago

2017/11/10
BIDEBERRI, lagunduta ez dauden adingabeak hartzeko gunea 2008an ireki zen, 12na erabiltzaile hartu ditzakeen bi eraikin dauzka, hiruna erabiltzaile gehiago hartu ditzaketelarik ez ohiko egoeratan. Egun baina, 29 adingabeko daude I eraikinean, eta 16 II eraikinean.

Erabiltzaile kopuru handiegia dago bertan duela urtea baino gehiago. Horregatik ireki zuten BIDEBERRI III eta bertara 11 adingabeko eraman, BIDEBERRI I eta IIn egoera bideratuz une hartan.

Ekainean berriro ere gainezka egin zuen adingabekoen kopuruak eta langile gehiago kontratatzea erabaki zen, baina abuztura arte ez zen burutu (3 laguntzaile ekainean eta 2 hezitzaile uztailean); neurri honekin hezitzaile-laguntzaile-erabiltzaile ratioak betetzen ziren, baina ez dago espazio nahikorik inondik ere, oinarrizko bermedun arreta bat eskaini ahal izateko.

Urrian beste 5 laguntzaile kontratatu ziren BIDEBERRI Ien, 20 adingabeko baino gehiago baitzeuden, eta konponbide bat eskatu zitzaien arren, hori izan zen aldundiaren erantzun bakar eta berantiarra.

Azaroan, BIDEBERRI Iek beste 3 hezitzaileren kontratazioa eskatu du, 27 erabiltzaile baino gehiago zeudelarik,...kontratazio hauek oraindik egiteke daudelarik, baina oraindik ez dira onartu, eta ondorioz ratioak aise gainditzen dira, eta elkarbizitzarako espazioa oso urria da.

Gaur egun 29 adingabe daude BIDEBERRI Ien, baina soilik 19 ohe daude, eta lurrean edo egurrezko bankuetan lo egin beharra daukate; dutxak, komunak,... ez dira nahikoak: bazkarietarako txandak antolatzea ezinbestekoa izan da; bazkaria, askaria eta afaria elkartzen bukatu direlarik. 29 pertsona daude, 12 adingabeko, gehienez 15, pertsonentzako aurreikusita dagoen lekuan.

Bestalde, plazarik ez duten adingabe hauei soilik oinarrizko estaldura ematen zaie, bazkaria, garbitasuna eta aterpeaz osaturikoa (batzuk oherik gabe), orain arte onartzen zitzaizkien beste eskubiderik gabe, adibidez senitartekoei deitzea, eta beraiekin antolaturiko inongo lan planik gabe.

BIDEBERRIko enpresa batzordetik, ELA sindikatuaren laguntzaz, adingabekoak hartzeko lana erabat bideraezina egiten duen egoera hau salatzen dugu, are gehiago hezitzaileek eta laguntzaileek, adingabeak medikura, eskolara, enbaxadara, polizi komisarira, epaitegietara,...lagundu behar badituzte; ondorioz, lan zentruan dauden langile kopurua oraindik txikiagoa izanik.

Pilaketa egoera honen eta atentzio egoki gabeziaren ondorioz, adingabeak erabateko estres egoera batean daude eta langileak erabat gainezka. Jatorri ezberdinetako nerabez mukuru dagoen eraikin batean bizitzeak, ezinegona eta liskarrak eragin ditzake soilik. Aldundiari, berehala neurriak hartzea eskatzen diogu, gertakari larriren bat bat gertatu baino lehen.

Batzorde honentzat, harretako langile kopurua haunditzea ez da nahikoa, ezinbestekoa baizik.

Aldundiak berehala ahalbidetu dezala dauden erabiltzaileen soberakina hartuko duen baliabidea eta adingabe guztiei tratu duin eta zuzen bat eman diezaiela.

Neurri hauek berehala hartzen ez badira, inguruan zabalduta dagoen presuntzioa indartuko da, zeinaren arabera adingabeak era honetan tratatzea Aldundiaren erabakia omen den, “dei efektua” saihesteko.