TUBOS REUNIDOS PREMIUM THREADS – LANGRAITZ OKA

Bigarren greba astea hasi da

2024/07/22
Tubos Reunidos Premium Threads enpresako produkzio langileen gehiengo zabal batek bat egin du ELAk, CCOOk eta UGTk deitutako grebarekin, eta elkarretaratzea egin dute Tubos Reunidos taldeak Amurrion duen lantegiaren sarreran, itunak alde batera uztea eta enpresako hitzarmen propioa lortzea aldarrikatzeko. Gainera, Amurrioko enpresa batzordeak eta langileek babesa eman diete grebalariei. Enpresak 73 langile ditu eta Subillabide poligonoan dago, Langraitz Okan.

Negoziazioan aurrerapausorik ez badago, greba abuztuaren 2ra arte dago deituta. Langileek argi dute helburua lortzeko beharrezkoak diren greba egunak egingo dituztela. Helburua hitzarmen kolektiboa izatea da, lanaldia jaitsi, erosteko ahalmena bermatu eta plusen igoera lortu ahal izateko.