SIDENOR (LEGUTIO)
Bigarren greba egunak ere jarraipen zabala izan du

Sidenorreko ekoizpen-plantillak -enpresa Goiaingo industrialdean dago (Legutio), eta 52 langile ditu- bat egin du ELA, LAB eta ESK sindikatuek deitutako bigarren grebarekin, enpresa hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko.
Enpresa batzordea oso pozik agertu da gaur berriro langileek eman duten erantzunarekin: ekoizpenaren %100 gelditu da. Gainera, enpresako zuzendaritzari leporatu dio jarrera totalitarioa duela malgutasun bat inposatu nahi duelako, eta malgutasun horrek lan-baldintzak are gehiago prekarizatzeari baino ez dio erantzuten. Era berean, gaineratu dute Sidenor bezalako talde batentzat, zeinak ongintza handiak lortu dituen, ez lukeela arazo izan behar lan-baldintzak ez okertzea eta erosteko ahalmena bermatzea.behar lan-baldintzak ez okertzea eta erosteko ahalmena bermatzea.
Sindikatuek datorren asteko astearte eta ostegunerako elkarretaratzeak deitu dituzte enpresaren atean, eta asteazkenean auto-karabana bat egingo dute Goiaingo industrialdetik Gasteizera, eta ez dute baztertzen greben eta mobilizazioen maiztasuna handitzea, enpresatik mugimenduak ez badaude.