VITHAS SAN JOSE

Bost greba egun martxoan, hitzarmen berriaren alde

2024/03/14
ELAk, CCOOk eta UGTk osatzen duten Vithas San Joseren batzordeak bost greba egun gehiago deitu ditu martxoaren 20, 21, 22, 25 eta 26rako. Bost egun horiekin, dagoeneko 10 egun dira langileek egingo dituzten greba egunak baldintza duinen alde.

Gasteizko Vithas San José ospitaleko langileak beste bost greba egunera daude deituak martxoan zehar, hitzarmen berriaren negoziazioa desblokeatzeko. Izan ere, plantillak baldintza eskasa ditu: ez du lanbide arteo gutxieneko soldata gainditzen kategoria nagusi batzuetan eta Osakidetzako langileek baino 100 ord gehiago egiten dute lan. Langileek zuzendaritzaren presioak jasaten dituzte txandak bikoizteko edo lankideen hutsuneak betetzeko. Gainera, plantillan %11tik gorako absentismoa dago, neurri handi batean lanean pairatzen duten egoeraren ondorioz, antsietate arazoekin, estresarekin eta abar.

Grebaren lehen egunaren ondoren, enpresa bilera egutegi bat ezarri zuen baina negoziazioek ez dute aurrera egin.  Urte bat baino gehiagoko negoziazioen ondoren enpresak negoziazioa blokeatuta du eta baldintzak duinduko dituen hitzarmen bat lortzeko asmoz, martxoan langileek planto egingo dute.