DHL-Mercedesek bost langile kaleratzea salatu du ELAk
Enpresak bere boterea modu erabat arbitrarioan erabili du langileak mendean hartzeko. Ez da kasualitatea hau dena momentu honetan gertatu izana. Alde batetik, hilabete baten buruan hitzarmen berria negoziatzen hasiko gara, eta bestetik, Mercedesen txanda bat murrizteko erabakia eta behin-behineko kolektiboaren egoera ere esku artean izango ditugu. Honekin batera, gaur egun bizi dugun lan-ziurgabetasuna.
DHLk oso ondo antolatutako plan bat du, eta honen helburua oso argia da: plantilla sumiso eta beldurtu bat nahi dute, bidegabekerien aurrean erantzuten ez duena. Protesta enpresatik ezabatzea, alegia.
Horregatik, ELAtik oso argi daukagu. 5 lankideren kaleratzeaz baino gehiagoz ari gara hemen. DHLn 250 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan, eta gaur haiek izan dira, baina bihar edozein izan daiteke. Horren aurrean, gure errezetak antolaketa kolektiboa eta borroka dira. Eta eraso horien erantzuna mobilizazio itxura.