Disport Ekik (Gasteiz) sei hilabeteko atzerapenak pilatu ditu nominen ordainketan

2023/01/11
Disport Eki (Gasteiz) enpresak, kirol instalazioei buruzko zerbitzuak ematen dituenak, sei hilabete daramatza nominak probintziako hitzarmenak ezarritako epetik kanpo ordaintzen. ELAk salatu duenez, langileek etengabeko atzerapenak dituzten bitartean, enpresak bere zerbitzuak hainbat udali eskaintzen jarraitzen du. “Enpresak eta udalek bestearen bizkar uzten dute erantzukizuna, beti bezala, langileen kaltetan”, dio sindikatuak.

Langileak beldur dira zer gertatuko ote den 2023an; izan ere, Disport Ekik soldatak igo beharko ditu urtarrilean eta urrian, hurrenez hurren, eta orain arteko jarrera ikusita ziurgabetasuna da nagusi. Gauzak horrela, ELAk mobilizazioak aurreikusi ditu enpresak hitzarmen kolektiboa errespeta dezan.