ARABAKO EHUNGINTZA

Dozenaka denda itxi dituzte zortzigarren lanuztean, Estatuko hitzarmenaren inposizioaren aurka

2024/09/28
Arabako ehungintzako dozenaka denda itxi dituzte berriro, ARTE patronalak Araban inposatu nahi duen Estatuko hitzarmenaren aurkako zortzigarren lanuztean. Uda baino lehen, ELAk negoziazioei ekin zien ARTE patronalarekin (Inditex, H & M, Mango, Tendam Retail, Kiabi eta Primark, besteak beste), eta blokeoa gaindituko zela zirudienean, azken unean enpresek atzera egin zuten. Hori dela eta, langileek beste greba egun bat egin dute, eta dozenaka denda itxi dituzte Araba osoan, aurreko zazpi deialdietan gertatu zen bezala.

 

Ehungintzako eta oinetakogintzako langileak kalera atera dira Araban, hitzarmen probintziala aplikatzen jarraitzea aldarrikatzeko. Uda baino lehen, ELAk negoziazioak izan zituen ARTE patronalarekin (Inditex, H & M, Mango, Tendam Retail, Kiabi eta Primark, besteak beste), eta blokeoa gaindituko zela zirudienean, azken unean enpresek atzera egin zuten. Hori dela eta, langileek beste greba egun bat egin dute, eta dozenaka denda itxi dituzte Araba osoan, aurreko zazpi deialdietan gertatu zen bezala.

Jakina denez, ARTE patronal berriak -ehungintzaren sektoreko enpresa handiek osatuta- Estatuko lehen hitzarmenaren negoziazioa sustatu zuen 2023ko uztailean. Harrezkero, hainbat negoziazio bilera egin dira, eta ELAk Estatuko hitzarmen honen lurralde eremutik eta eremu funtzionaletik kanpo uztea eskatu du. Ordutik zortzi greba egun egin dira, eta horri esker, Hego Euskal Herriko denda askok ez irekitzea lortu da.

ARTE patronalaren estatu hitzarmena Araban aplikatuko balitz, borroka sindikalari esker lortutako lan baldintzak galduko lirateke; are gehiago, probintzia hitzarmenen negoziazioa bera ere jokoan egongo litzateke. Beraz, langileak irmo daude eta mobilizazioekin aurrera jarraituko dute ARTE patronalak Estatuko hitzarmenetik kanpo uzten dituen arte.