TUBOS REUNIDOS PREMIUM THREADS

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi du ABLEa deuseza dela eta enpresak ELAri 45.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diola

2026/01/13
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi du ABLEa deuseza dela eta enpresak ELAri 45.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diola
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) osorik berretsi du Gasteizko Lan Arloko 2 zenbakiko Epaitegiaren epaia, Tubos Reunidos Premium Threads (Langraiz Oka) enpresak 2023ko urritik aurrera eta sei hilabetez aplikatutako aldi baterako lan-erregulazioa baliogabetzat jotzen zuena. Horrenbestez, baietsi egin du ELAk aurkeztutako salaketa, eta oinarrizko eskubideen urraketa onartu du.

Auzitegiak berretsi du enpresak greba egiteko eskubidea, askatasun sindikala eta negoziazio kolektiborako eskubidea urratu zizkiotela guztira 74 langileei. Ondorioz, espedientearen deuseztasunak etendura-aldian jaso ez zituen soldatak itzultzera behartzen du enpresa, eta eragindako eskubideak erabat berrezartzea bermatzen du.

Auzitegiak bere epaian adierazten du ERTE neurria DEUSEZA deklaratua dela, enpresak eragindako langileek jaso ez dituzten soldatak birjarri behar dituela, enpresa kondenatuz 45,000 eurorekin ELA sindikatua inderminizatzera kalte eta perejuizioengatik.

ELAk gogorarazi du ebazpen horrek bat egiten duela aurretiazko beste epai batekin, eta EAEANk berretsi egin zuela. Bertan, Tubos Reunidos Premium Threads zigortu zuen, mobilizazioekin bat egiten ez zuten langileak langile grebalariak ordezkatzeagatik. Izan ere, jardunbide hori espresuki debekatuta dago, eta grebarako oinarrizko eskubidea oso modu larrian urratzen du. Kasu honetan, enpresak 50.000 euroko kalte-ordaina eman behar izan zion sindikatuari, eta salatutako jokabide antisindikala judizialki egiaztatuta gelditu zen.

ELAtik bi epaien irmotasuna baloratzen dugu, berriro ere argi uzten baitute lan eskubideak eta eskubide sindikalak ezin direla ondoriorik gabe zapaldu. Gaitzespenak errepikatu izanak agerian uzten du plantillaren mobilizazio legitimoak neutralizatzera bideratutako enpresa-estrategia bat.