Ekainaren 20an, Pertsona Errefuxiatuen Egunean, mobilizazioa deitu dute Gasteizen

2024/06/19
Zehar Errefuxiatuak, Gasteiz Antirrazista, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Amnistía Internacional, Colectivo Bachue eta CEAR kolektiboek deituta mobilizazioa abiatuko da ekainaren 20an arratsaldeko 18:30etan Gasteizeko Plaza Berritik.

Pertsona Errefuxiatuen Eguna dela eta, ostegunean, deriba bat egingo da Arabako hiriburuan. Honakoa Plaza Berrian izango du hasiera eta bidean leku ezberdinetan geldiadiak egingo dira, bertan interpelazio ezberdinak eginez.

Lekuak: Gobernuaren Ordezkaritzaordea, Santiago Hospitala, Judimendiko Eskola eta Aranako Galizia enparantza izango dira. 

Diskriminaziorik gabeko harrera!