Arabako egoitzetan dagoen egoera gero eta kezkagarriagoa dela eta, premiazko bilera baten beharra adierazi dio Aldundiari ELAk

Idazkietan honako hau eskatzen genuen:
- - Egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako langile guztiei eta zentroetako erabiltzaileei PCR probak egitea.
- - Birusa ez zabaltzeko prebentzio-neurriak ezartzea: langileen kontratazioa, beharrezko materiala bermatzea, aldizkako PCR testaren prozedura ezartzea...
Ez dugu erantzunik jaso, eta, gainera, tamalez, aurreikusten genuen egoera datorkigu; izan ere, COVID-19 berriro sartu da egoitzetan, eta arriskuan jarri ditu langileak eta gizarteko kolektiborik ahulenetako bat.
Aurreikuspenik ezak eta Aldundiak eta enpresek berandu hartu zituzten erabakiak, eta, ondorioz, lehen kutsatze-boladan, are larriagoa izan zen osasun-krisia Arabako egoitza-zentroetan. Egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako erabiltzaileei eta langileei larriki eragiten dieten egoitzen barruan, bigarren kutsatze-bolada baterako bidean gaude.
Horregatik, premiazko bilera bat eskatu dugu Aldundiarekin, Arabako adinekoen egoitzetan COVID-19ren aurka jarduteko protokolo erreal eta bermatzaileak ezartzeko eta entzuteko.