HAUTESKUNDE SINDIKALAK

ELA da lehen aldiz Estatuko Administrazio Orokorrean lehen sindikatu Araban

2023/12/14
Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan Arabako Funtzionarioetan hauteskundeak egin dira gaur. Hauteskunde hauetan aukeratu beharreko ordezkari-kopurua aurrekoan baino gutxiago izan da. Hala ere , ELAk Arabako lehen sindikatu izatea lortu du lehen aldiz, aukeratutako 13 ordezkarietatik 4 eskuratuz.

Aurretik eginiko Lan-kontratuko langileen arloan, non 5 ordezkari aukeratzen ziren Araban, ELAk 2 ordezkari izan zituen.

Beraz, gaur egindako hauteskundeen zenbaketarekin, orokorrean, duela lau urte baino ordezkari gutxiago aukeratu badira ere, ELAk ordezkaritza igo du, Estatuko Administrazio Orokorrean, Arabako lehen sindikatua bilakatuz, 6 ordezkari lortuta.

Emaitza horiek balio haundia dute ELArentzat; izan ere, Estatuko Gobernuak langileen kolektiboari ezarritako murrizketei ELAk Gobernuaren aldetik jasan dituen ordu sindikalen murrizketa gehitu behar zaie, CCOOk, UGTk eta CSIFek sinatu zuten liberazioen akordioa ez sinatzeagatik. ELArentzat egindako akordio horiek Estatuko Gobernuaren murrizketa-politika legitimatzen dute, sindikatu horiei liberazioak eta ordu sindikalak ematearen truke.

ELAk Estatuko Administrazioko langileen babesa eskertzen du, konfiantza horri erantzuteko konpromisoa hartu du eta plantilla osoaren lan-eskubideak aitortzeko eta errespetatzeko eskatzen jarraituko du.