ARABAKO ERRESIDENTZIAK
ELA eta LAB pozik daude grebaren jarraipenarekin
Jarraipena zabala izan du ELAk eta LABek Arabako erresidentzia eta etxebizitza komunitarioetan deitutako grebak. Guztira, 35 greba egun egin dituzte probintziako lehen hitzarmena aldarrikatzeko. Sindikatuak pozik agertu dira, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak jarraitzen duen gehiegizko gutxieneko zerbitzuak ezartzen.
Langileek salatu dute lan hitzarmena negoziatzeko mahaia blokeatuta dagoela orain dela urte bete baino gehiago. Bide beretik, salatu dute enpresek ez dutela negoziatzeko borondaterik eta Arabako Foru Aldundiak ez duela urratsik egiten sektorearen lan baldintzak hobetzeko.
Goizean kalejira egin dute, 11:00etan, Diputazioraino. Arratsaldean, 18:30ean, manifestazioa egingo dute Diputazio plazaraino. Bertan ekitaldia egingo dute.