ELA irabazle Tuvisako hauteskunde sindikaletan

Udal-enpresa horretan hauteskunde sindikalak egin direnetik hona lehenengo aldiz ELA izan da boto gehienak bildu dituena.
ELAk 4 ordezkari lortu ditu, jasotako 108 botoei esker. Orain direla 4 urte egindako hauteskundeen aldean, oraingo honetan 41 boto gehiago eta ordezkari 1 gehiago lortu dira.
Emaitza horrek berretsi du atal sindikalaren azken 4 urteetako lan-ildoa. Epealdi horretan zehar etengabe salatu izan da zuzendaritzaren kudeaketa, gehienetan Enpresa Batzordeko gainerako sindikatuen sostengurik gabe.
Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Tuvisa-ko langileei. Gure aldetik lan-ildo beretik jarraitzeko hitza ematen diegu. Ezinbestekoa da zuzendaritzak pertsonala kudeatzeko dituen moduak aldatzea; eta guk ez dugu etsiko helburu hori lortu arte.
Ondoren ikusgai dituzue oraingo hauteskundeen emaitzak, 2014ko emaitzen aldean, biak erkatu ahal izateko:
|
2014 |
2018 |
||
|
BOTOAK |
ORDEZKARIAK |
BOTOAK |
ORDEZKARIAK |
ELA |
67 |
3 |
108 |
4 |
CCOO |
76 |
3 |
86 |
3 |
UGT |
33 |
1 |
53 |
2 |
USO |
53 |
2 |
43 |
2 |
ESK |
46 |
2 |
39 |
1 |
LAB |
37 |
2 |
35 |
1 |