ELAk lehen indarra izaten jarraitzen du Gasteizko Udalean
Azaroaren 27an, Gasteizko Udaleko funtzionarien hauteskunde sindikalak egin dira. Bertan 27 ordezkari sindikal aukeratu dira, orain arte 25 izanik.
ELA, beste behin, indarrik babestuena izan da Gasteizko Udalean 35 boto gehiagorekin gehiengoa lortuz, horrela lehenengo indar sindikal bezala berretsi da, 10 ordezkari mantenduz.
Oso positiboki baloratzen dugu Udaleko langileek eman dioten sostengua ELAk azkenengo 4 urteetan egindako lanari: Udaletik etorritako murrizketei aurre egiteko mobilizazioen buru jarriz negoziazio mahaietan egindako lanari murrizketen itzulpenen aplikazioaren kasuan, edo bitarteko langileen egonkortasuna bultzatuz.
Oraindik, baina, lan handia dago egiteko eta langileengandik lorturiko babes honek indartu egiten gaitu Gasteizko herritarrentzako zerbitzu publiko sendo batzuen alde borrokatzen jarraitzeko. Horretarako, Udaleko pertsonalaren egonkortasunean eta menpeko erakundeetan lan egiten duten langileen lan baldintzak hobetzean tematuko behar da, era honetan pribatizazio berriak ekiditeko.
ELAko Atal Sindikaletik eskerrak eman nahi ditugu jasotako konfiantzagatik eta bihartik aurrera buru belarri jarriko gara markaturiko helburuak lortzeraino.
|
2014 |
2018 |
||
|
Botuak |
Ordezkariak |
Botuak |
Ordezkariak |
ELA |
624 |
10 |
659 |
10 |
LAB |
298 |
5 |
258 |
4 |
CCOO |
288 |
4 |
348 |
5 |
SIPLA |
159 |
2 |
153 |
2 |
CSIF |
135 |
2 |
61 |
0 |
ERNE |
127 |
2 |
97 |
2 |
UGT |
37 |
0 |
- |
- |
ESK |
- |
- |
260 |
4 |
Guztira |
|
25 |
|
27 |