ELAk Alastiseko ERTEAa errefusatzen du

2020/05/29
Bukatu da ERTEaren kontsulta denbora alde sozialaren gehiengoarekin akordioa adostuta, biana ELAko Atal Sindikaletik ezezko borobila eman diogu akordioari langileek asanblean egin zuten bezala.

"Hasiera batetik esan genuen ez zela mahai egokia gure baldintza onenak negoziatzeko, eta hala ikusi da, ez zen ez foro egokia ezta modu egokia ere. 7 eguneko negoziazio telematikoa, eta ez da ia gure egoeraz hitz egin. Guk argi dugu: hemen lan egin, hemen negoziatu.

Ez zaigu gustatzen ere akordioa hainbat kontu direla-eta, galera ekonomikoa alde batera utzita, ez dugu elkartasuna ikusten ez egotean txandakatze bat, eta, gainera, enpresaren diskrezionalitatea diskriminazioan bukatu da. Eta hori guztia, ingongo bermerik gabe, gaurko apurrak baina biharko gosea".

ELAren esanetan beharrezkoak diren alegazioak egingo ditugu ERTEari eta adi egongo gara egiten dituzten okerrak eta hanka-sartzeen aurrean beharrezko neurriak hartzeko. "Argi geratu da, beraz, hartutako neurriak era orokor batean hartu direla eta Alestis-Miñanoko langileen beharrak ez dituztela kontutan hartzen. Horregatik legitimitatea ukatzen diogu akordioari, ez du balio eta ez dugu behar".

Langileen batasunaren beharraz berresten gara enpresari aurre egiteko eta hemen negoziatzeko, hor egongo baita beti ELAko Atal Sindikala. "Antolatzea tokatzen zaigu eta datorrenari begira preparatu, era serio batean".