DHL-Mercedes
Arropa bilketa, salatzeko Ranstadek kontratatutako behin-behineko langileak tenperatura baxuetan lan egitera behartzen dituztela

Enpresa nagusiko langileei dagokienez, azpikontratako langileen arteko tratu ezberdintasuna are handiagoa da DHLk kontratatutako Ranstad ABLEko behin-behineko pertsonen kasuan. Kolektibo hori berez egoera zailagoan dago, eta, lanpostuetako hotz arazoari gaineratu behar zaio kasu gehienetan ukatu egiten zaiela lanerako beroki arropa ematea, hitzarmen kolektiboak jasotzen duenari bizkarra emanez.
Arropa biltzeko ekimenaren bidez, hotzaren problematika eta behin-behineko langileen egoera prekarioa gizarteratzea lortu da, eta agerian utzi da diskriminazio bikoitza dagoela, eta horren erantzule Mercedes eta DHL direla. Bi enpresek erabateko borondaterik eza erakutsi dute ezagutzen duten egoera horri buelta emateko; izan ere, fabrikaren handitzeak eraikitako nabe berrietan ere, hotz-arazoak bere horretan dirau.
Azkenik, ekimen horren emaitza bildutako 150 kilo inguru arropa izan zen, hornitzaileen parkeko eta Mercedeseko gainerako enpresetako langileen elkartasunaren erakusgarri, eta Ranstadeko behin-behineko langileei eta soberakinari emango zaie, hainbat kausa soziali emanda.