Gasteizko Sibuya jatetxean (Urban Sushi Bar)

ELAk aurreakordioa lortu du KPIren araberako soldata igoerekin eta hobekuntzekin lan kargetan

2024/04/09
ELAk bertan behera utzi du greba, bi greba egun arrakastatsuren ondoren.

Apirilaren 5ean eta 6an Gasteizko Sibuya jatetxeak ateak itxi zituen; 15 langileetatik 14k greba egin zuten, lan baldintzak hobetzeko eta aparteko orduen gehiegikeriak salatzeko. Lan Ikuskaritzako ordezkari bat lantokira joan zen, zuzendaritzari ohartarazteko ezin zela otordurik eman grebak irauten zuen bitartean. Apirileko larubat guztietan zegoen greba deituta.

Gaur ELAk aurreakordio bat itxi du zuzendaritzarekin. Horren arabera, 2019az geroztik soldatak KPIaren arabera eguneratuko dira, aparteko orduak hitzarmen sektorialaren esparrura mugatuko dira eta horien ordaina handituko da, baimenak hobetuko dira eta lan kargak arautuko dira, langile bakoitzeko ratio batzuk ezarriz. 2022an egindako aparteko orduak ere ordainduko dira, juridikoki preskribatuta badaude ere.

Sibuya jatetxeko langileek eskerrak eman nahi dute jasotako babesagatik. ELAk bertan behera utzi du greba, eta enpresak Gasteizko Sibuya lantokiaren lehen hitzarmena ixteko konpromisoa hartu du.