ELAk beste astebeteko greba deitu du Detesan (Gasteiz)
ELAk beste astebeteko greba deitu du, urriaren 30etik azaroaren 6ra, Detesan (Gasteiz). Enpresarekin hainbat bilera egin ondoren, komiteak -ELAk du gehiengoa- erabaki du berriz jotzea grebara. Erabakia urriaren 25ean hartu zen batzarrean. LABek, berriz, bertatik ateratzea erabaki zuen. Era berean, aste honetan ELAk hainbat salaketa jarri ditu Lan Ikuskaritzan, enpresaren jokabide antisindikalengatik. Izan ere, greba betean eta Aldi Baterako Enplegu-erregulazioko Espediente (ABEE) indarrean zela, Detesak kontratazioak egin ditu Aldi Baterako Lan Enpresen bitartez, larunbatetan lan egitera deitu ditu langileak -egutegian ez dago jasota- eta beste hainbat gorabehera egin ditu.
ELAk azpimarratu du batzordea buru-belarri sartuta dagoela negoziazioan, eta, beraz, espero duela negoziazioa bide onetik joatea.
Grebaz gain, mobilizazioak deitu dituzte. Ostiralean, urriaren 28an, auto karabana bat egingo da Gasteizen, gatazkaren berri emateko; asteazkenean, azaroaren 3an, langileek elkarretaratzea egingo dute 18:00etan Andre Maria Zurian.