MERCEDES-BENZ GASTEIZ

ELAk elkarretaratzea egin du autobus lineen murrizketen aurka

2025/05/07
Mercedes Benz enpresako azpikontratatutako enpresetako plantillek garraio kolektibo duina aldarrikatzen dute, ordu eta erdiko joan-etorririk gabe lan zentrora heltzeko.

Apirilaren 24 tik aurrera, DHL, Faurecia, ISS, Serveo eta SAS enpresek (guztiak ere Mercedes Benz enpresaren azpikontratatuak eta hornitzaileen parkean kokatuak) autobus zerbitzuaren berregituraketaren berri eman zieten beren plantillei. Neurri horrek esan nahi du hiru lerrotik lerro bakarrera murriztuko dela autobusaren zerbitzua. Enpresek argudiatu dute, ordutegiaren aldaketaren ondorioz hartutako erabakia dela.

Horren ondorioz, lantokira joateko eta lantokitik itzultzeko ibilbidea gutxi gorabehera ordu eta erdi luzatu da, eta hori guztiz zentzugabea da Gasteiz bezalako hiri batean. Horrek eragin negatibo argia du langileen bizitzan; izan ere, lanaldia 9 ordu izateaz gain, joan-etorria, bi ordu baino gehitu behar zaizkio, kasu batzuetan bi ordu ta erdi baino gehiago. Gainera autobusaren bidea hain luzea izanda, Abetxuko eta Zabalgana auzoak zerbitzuaren kanpo geratu dira.

ELAk salatu duenez, aldaketa horrek eraginpeko enpresen hitzarmen kolektiboak ez betetzea dakar, eta, beraz, plantillen lan-eskubideak galtzea. Langileen eskubideen edozein murrizketaren aurrean, ekintza sindikala da irtenbide bakarra.