ARABAKO EGOITZAK
ELAk eskatu du Arabako aurrekontu akordioaren ondoren neurri espezifikoak har daitezen lehen hitzarmena lortzeko

Aste honetan aurrekontuen inguruko akordioa lortu dute Arabako Foru Aldundiak EAJ-PSE Gobernu koalizioaren eta EH Bilduren artean. Akordio horretan, Arabako egoitzen lehen hitzarmena lortzeko zuzkidura ekonomiko bat zehazten da. Neurri positiboa da, ELAren iritziz, eta langileen borrokaren emaitza, ia 40 greba jardunaldi egin baitituzte dagoeneko. Hala ere, ELAk adierazi du hitzarmen bat lortzeko konpromiso eta neurri espezifikoak ere hartu behar direla, eta hitzarmena lortzea urrun dagoela oraindik.
ELAk lan baldintza guztiak hobetuko dituen hitzarmen bat eskatu du, eta ez soldata eta lanaldia hobetzera mugatuko den itun bat. ELAk gogorarazi du ez duela onartuko hobekuntza gutxiko eta gutxiengoan sinatutako hitzarmenik.
Arabako egoitzetako plantilla prekarioa da: lanaldi partzialekin, LGSaren inguruko soldatarekin eta Euskal Herriko lanaldi altuenarekin. Ondorioz, plantillak lan bat baino gehiago izan ohi du eta gaixo egon arren lan egitera behartuta ikusten dutene uren burua, bajak ez zaizkielako osatzen. ELAk Arabako Foru Aldundia eta patronalak jo ditu egoeraren erantzuletzat.
Gauzak horrela, ELAk elkarretaratzea egingo du datorren asteartean, abenduaren 17an, Andre Maria Zuriaren plazan, goizeko 11etan.